ENES
Aldapeta 49, 20009, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

Zerbitzuak eta tarifak

Ikastetxe nagusiko tarifak

2020-2021 ikasturteko egonaldiaren kostua 9.323€-koa da, guztira (BEZa eta plaza-erreserba barne).

Mantenu osoa bi epetan ordaindu beharko da:

  1. Lehenengoa, plaza-erreserba berresteko, 400€-koa izango da, eta onarpen-gutunean adierazitako epean egin beharko da.
  2. Bigarren ordainketa (8.923€, pentsioaren gainerako kopurua), aurrez egin beharko da, 2020ko ekainaren 30a baino lehen.

Ikastetxe nagusiko zerbitzuak

Jaizkibel ikastetxe nagusia guztiz ekipatuta dago bertan bizi direnen eguneroko bizitzarako. Zehazki, zerbitzu eta prestazio hauek eskaintzen dizkie ikasle egoiliarrei:

Banakako logelak, bainugela osoarekin
Jangela-zerbitzua

Mantenu osoa, asteburuak barne

Eramateko janaria

Klase-ordutegiak edo praktikak direla-eta ikasleek ezin badute joan ikastetxe nagusiko jangelara, eramateko janaria eska daiteke (mantenu osoko zerbitzuan sartzen da).

Dieta egokitua

Alergiak edo elikagai-intolerantziak direla-eta ikasleek dieta berezia behar badute, menua egokitu ahal izango da, <strong>medikuak hala agintzen badu</strong> beti ere.

WiFi zerbitzua
Ikasketa-aholkularitzako zerbitzua
Eremu orokor eta komunen garbiketa-zerbitzua

Prezioaren barruan ez da sartzen gelen garbiketa. Ikasleek arduratu beharko dute horretaz. Ikastetxe nagusiak eskura jartzen ditu garbiketarako behar diren tresnak.

Oheko arropa

Ikastetxe nagusiak oheko arropa eta eskuoihalak jartzen ditu eskura, eta astero garbitzen ditu.

Ikasketa-gelak
Liburutegi-zerbitzua
Kapera
Aparkalekua
Oharra

Ikastetxe nagusiak aukera eskaintzen die Basque Culinary Center-eko ikasleei ikastetxean sukaldaritza-praktikak egiteko, eta, hartara, prestakuntza akademikoa osatzeko.

IZAN NAHI DUZU JAIZKIBEL IKASTETXE NAGUSIKO KIDE?