ENES
Aldapeta 49, 20009, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

Ohiko galderak

ZERGATIK?

Unibertsitate-urteak bete-betean bizitzeko modua delako. Hainbat alorretako ikasleekin batera bizitzean, ezagutza intelektuala partekatzeko eta ekimen pertsonala garatzeko aukera izatean, giro paregabea sortzen da ikasleek euren bidean aurrera egiteko.

NORI ZUZENTZEN GATZAIZKIO?

Ikasle egoiliar edo ikasle atxiki gisa programarekin bat egin nahi duten ikasle guztiek har dezakete parte gure hezkuntza-proiektuan. Klaustro akademikoko irakasleentzat ere, egoiliarrak izan ala ez, onuragarria da proiektua, unibertsitate-bizitzarako bikaina dela ikusten dutelako. Ikasleekin gertuko harremana izanez, aberastu eta sustatu egiten dute hezkuntza-eredua. Herritar askok parte har dezakete Ikastetxe Nagusien inguruan sortzen den bizitza kultural, sozial eta intelektualean.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Gure unibertsitate-erakundearen ezaugarri nagusia ikasleen ekimena da. Hortxe oinarritzen da Ikastetxe Nagusiaren bizitza kultural guztia. Ikasleen esku dago, erabat, zinema-solasaldiak, musika-kontzertuak, hitzaldiak, antzezlanak, kirol-ekintzak, ospakizunak, eta abar antolatzea. Ikastetxe Nagusian, ikasleak eta irakasleak elkarrekin bizi dira: elkarbizitza aberasgarri hori da, hain zuzen ere, prestakuntza-lanaren ardatz eta baliabide nagusia.

ZEIN DA GURE XEDEA?

Unibertsitate-ikasleak prestatzea, gizartea hobetzearen aldeko konpromisoa hartzeko gai izan daitezen, eta urte hauetan guztietan ikasitakoa gizartearen zerbitzura jar dezaten.

GOMENDATUTAKO DENBORA?

Prestakuntza-prozesua mailaz mailakoa da: lehenengo ikasturtetik hasten dira ikasleak erantzukizunak beren gain hartzen eta ohitura onak hartzen, nortasuna lantzen, eta ikuspegi kritikoa eraikitzailea lantzen. Ikaslea Ikastetxeko Kontseiluan sartzen denean burutzen da ibilbide hori –normalean, azken bi urteetan–; une horretan, prestakuntza-prozesuaren gobernuaren arduradun izatera igaroko da.

IZAN NAHI DUZU JAIZKIBEL IKASTETXE NAGUSIKO KIDE?