Jaizkibel ikastetxe nagusiak 2016an ireki zituen ateak. Donostian dago, eta Nafarroako Unibertsitateari atxikitako zentroa da; Opus Deiren lan korporatiboaren barrukoa, beraz.
Gaur egun, Espainiako hainbat lekutako eta mundu osoko 50 ikasle bizi dira Jaizkibel ikastetxe nagusian. Besteak beste, Nafarroako Unibertsitatean, Basque Culinary Center-en, Euskal Herriko Unibertsitatean, Musikenen eta Deustuko Unibertsitatean ikasten duten ikasleak ditugu. Ikasle egoiliarren jatorri- eta ikasketa-aniztasunari esker, Jaizkibel ikastetxe nagusiak gaur egungo gizarteak hezkuntza globalaren arloan dituen beharrei erantzuten die, kulturadun elkarbizitza baten bitartez.
Jaizkibel ikastetxe nagusiak hezkuntza-programa berezia du: Alumni College programa. Iruñeko Aldaz, Goimendi, Goroabe eta Olabideako ikastetxe nagusiek eta Donostiako Jaizkibel ikastetxe nagusiak Alumni-Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan garatutako hezkuntza-programa da. Ikasle egoiliarren ezaugarri akademikoez gain, pertsona gisa dituzten ezaugarriak eta ezaugarri profesionalak kontuan hartzen ditu Alumni College programak.
Jaizkibel ikastetxe naugusiak eskaintzen duen unibertsitate- eta familia-inguruneak aukera ematen die ikasle egoiliarrei ikuspegi kultural, profesional eta gizatiarretik garatzeko. Hiriari irekita dagoen zentroa da, eta, halaber, ateak irekita ditu ikastetxe nagusiko ikasle egoiliarrak ez diren unibertsitateko ikasleentzako ere. Ikasleen eta irakasleen arteko elkarbizitza ezin egokiagoa da aholkularitza pertsonalizatua eskaini ahal izateko.
Ikasturtean zehar, gizarte-, aisialdi-, kirol- eta kultura-arloko hainbat jarduera egiten dira Jaizkibel ikastetxe nagusian, ikasle egoiliarrek osatutako batzordeek antolatuta. Hala, jarrera proaktiboa sustatzen dugu, ikasle egoiliarrengan jakin-mina pizteko eta unibertsitate-espiritua bultzatzeko.