ENES
Aldapeta 49, 20009, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

Zientzia, kultura, kirola eta gizartea

Zientzia, kultura, kirola eta gizartea

Ikastetxe nagusian, gizalegez jokatzen duten unibertsitate-ikasle irekiak trebatu nahi ditugu, bizi diren gizartea hobetzen lagunduko dutenak. Horretarako, ikasle egoiliarren interes intelektual, artistiko eta kulturalak sustatzen saiatzen gara: hainbat pertsona ezagunekin beren ideiak eta interesak partekatzeko aukera dago antolatzen diren hizketaldi, hitzaldi eta mahai-inguruetan; kultura-arloan edo arlo profesionalean sakontzeko klubak antolatzen dira; jarduera artistikoak sustatzen dira (kontzertuak, antzerkiak, erakusketak, poesia-errezitaldiak…)

Halaber, antolatzen diren kirol-jardueren bidez, hainbat balio sustatzen dira: laguntasuna, talde-lana, elkartasuna, hobetzeko grina eta kiroltasuna.

Ikasle egoiliarrek antolatzen dituzte ekimen eta jarduera horiek. Modu horretan, munduari, errealitateari eta gizateriari buruzko ideia bat osatzen laguntzen dien elkarrizketa intelektuala sustatzen dugu, eta beharrezko duten espiritu kritikoa lantzen dugu.