ENES
Aldapeta 49, 20009, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

Profesional onak

Profesional onak: ikasketak eta lana

Profesional onak trebatu ahal izateko, ikasteko ohitura sendoa lortzea da ikastetxe nagusiaren lehen eginbeharra. Horretarako, ikasle egoiliarren lan akademikoa bideratzen da, egiten ari diren karrerarekiko ilusioa piztuz, ikasgai, ikastaro edo praktikak ondo aukeratzen lagunduz…

Lehenengo ikasturteetako aholkularitza pertsonal sakonak eragin nabarmena izaten du karrera profesional osoan, emaitzarik onenak lortzea izanik helburu. 

Ikastetxe nagusi bakoitzak ikasketa-zuzendaritza bat du. Zuzendaritza horren bidez, ikasle egoiliarren bilakaera akademikoa zaintzen da, tutoretza pertsonalen, mintegien eta ikasketa-elkarbizitzen bitartez. Horrez gainera, karrera bakoitzeko ezagutza akademiko bereziak osatzeko, estatu-mailako nahiz nazioarteko ikastaro profesionalak, kongresuak, unibertsitate-jardunaldiak, ekitaldi akademikoak eta beste hainbat jarduera antolatzen dira.