Izaeraren garapena
Ikastetxe nagusiko bizitza eta gainerako ikasle egoiliarrekin elkarbizitzea aukera ezin hobea da izaera, nortasuna, afektibitatea eta borondatea garatzeko. Ikastetxe nagusiko bizitzan parte hartuz, lotura pertsonalak sortzen dira ikasle egoiliarren artean. Nortasunaren heldutasuna eta heziketa eta izaera funtsezko ezaugarriak dira unibertsitateko ikasleen prestakuntzarako.
Ezaugarri horien segimendu pertsonala eginez, elkarbizitza landuz eta jarduera humanitarioen bidez lantzen da hori guztia. Unibertsitateko ikasleak osotasunean trebatzea da helburua. Horrekin loturik, inguruko arazo sozialei erantzuteko zerbitzu-espiritua sustatzeko jarduerak ere egiten dira.