Alumni College programako kide izan nahi duzu?
Jaizkibel ikastetxe nagusiko kide egin nahi baduzu, segidan azalduko dizugu zer pauso eman behar diren gure zentroan onartua izateko.
1. PLAZA ESKATU
Jaizkibel ikastetxe nagusian plaza eskatzeko, eskaera-formularioa bete behar da hemen, eta eskatutako datuak eman.
2. ELKARRIZKETA PERTSONALA
Eskaera-formularioa bete ondoren, Nimi Bhagwandas Alumni College-eko onarpen-arduradunarekin jarriko zara harremanetan, elkarrizketa pertsonal bat egiteko data zehazteko (nimi@alumnicollege.es).
* Nazioarteko eskatzaileek Skype bidez egin dezakete elkarrizketa, nahi izanez gero.
3. EBAZPENA
Elkarrizketa egiten denetik 10 eguneko epean emango dugu onarpenari buruzko ebazpena, eta zurekin jarriko gara harremanetan, erabakiaren berri emateko.
4. PLAZA-ERRESERBAREN ORDAINKETA
Onartua izanez gero, gutun bat bidaliko dizugu, plaza-erreserbarako ordainketa* (400 euro) egiteko prozedura eta epea zehazteko.
* Beharrezkoa da ordainketa hori egitea ikastetxe nagusiko plaza erreserbatu ahal izateko. Eskatzailea eskatutako hezkuntza-zentroan onartua ez bada bakarrik itzuliko da kopuru hori.
5. EGOILIAR-KONRATUAREN SINADURA
Plaza eskatu duzun unibertsitate edo ikastetxeak onartutakoei buruzko ebazpena ofizialki argitaratzen duenetik, 15 eguneko epea izango duzu egoiliar-kontratua sinatzeko. Kontratu hori sinatuz, plaza onartzeko konpromiso sendoa adierazten duzu, eta, sinaduraren ondoren, kontratuan adierazitako eskubide eta obligazio guztiak sortzen dira.