ENES
Aldapeta 49, 20009, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

Non gaude?

Jaizkibel ikastetxe nagusia Donostian dago, leku pribilegiatuan: Aldapetako Eva Enea jauregi zaharra zegoen lekuan. 2016ko irailean ireki zituen ateak, Juan Miguel Otxotorena arkitektoak zuzendutako erreforma- eta zabaltze-lanen ondoren.

Eraikin berriak 6 solairu ditu, eta guztira 2.813,14 metro koadro. 54 ikasle egoiliarrentzako gelak ditu, guztiak banakakoak eta bainugela osoarekin.

Antzinako jauregi neoerrenazentista 1913an egin zen, eta Aldamako markesen udako bizilekua izan zen. Nafarroako Unibertsitateak 1960an erosi zuen jauregia. 2013ra arte, Zuzendaritzarako Laguntza Gradua (ISSA) eskaintzen zen (Iruñeko kanpusean eskaintzen da orain).

KOKAPENA

DONOSTIA IRUDITAN