Jaizkibel ikastetxe nagusiak www.cmjaizkibel.com domeinuaren bidez jarduten du datuen tratamenduaren erantzule gisa, ikastetxe nagusiko jarduerak eta zerbitzuak ezagutzera emateko helburuarekin.
Tratamenduaren eta harremanetako datuen arduradunak
tratamenduaren helburua eta xedea
Hemen adierazitako klausulen bidez, Jaizkibel ikastetxe nagusiari (Alumni College) ahalmena ematen zaio erabiltzaile, ikasle egoiliarren guraso, ikasle egoiliar, informazio-eskatzaile, plaza-eskatzaile, langile, dohaintza-emaile eta laguntzaileekin dituen harremanetarako behar dituen izaera pertsonaleko datuak tratatzeko.
Eragindako informazioaren identifikazioa
Harreman horiek mantentzeko, ikastetxe nagusiaren administrazio- eta hezkuntza-kudeaketarako beharrezkoak diren oinarrizko datuak eskatzen dira.
Iraupena
Jaizkibel ikastetxe nagusiarekin (ALUMNI COLLEGE) sortutako harremana amaitzen denetik 5 urtera, datu horiek suntsituko dira, harremanetarako datuak izan ezik (izen-abizenak, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa), baldin eta ikasle egoiliar izandakoek elkarteko kide izatea onartu badute.
Premia
Datuen tratamendua beharrezkoa da ikasle egoiliarrekin harremanetan egoteko edo bitarteko telematikoetatik edo paper-esukarrian jasotako informazio-eskaerak eta izen-emateak kudeatzeko.
Legitimazioa
Datuen tratamenduaren lege-oinarria datuak jakinaraztean eta legezko betebeharrak betetzeko emandako adostasuna da.
Datuen nazioarteko transferentzia
Datuak ez zaizkie transferituko beste herrialde batzuei edo nazioarteko erakundeei.
Datuen komunikazioa
Jaizkibel ikastetxe nagusiak eta ALUMNI COLLEGE programak Interneteko zerbitzuen zerbitzari hornitzaileetan biltzen dituzte datu-baseak. Dena den, mantentze-lanak besterik ez dituzten egiten, sistema eraginkor mantentzeko.
Eragiketa horietan parte hartzen duten ISPek ALUMNI COLLEGEk betetzen dituen obligazio eta segurtasun-neurri berak bete behar dituzte.
Halaber, legezko obligazioak bete behar direnean (zerga-deklarazioak, gizarte-segurantzaren arloko obligazioak, agintari eskudun, epaitegi edo auzitegien aurreko ordezkaritzak, etab.) edo beste erakunde batzuei datuak jakinarazi behar zaizkienean (banketxeak, konpainia hornitzaileak, etab.), obligazio horiek betetzeko behar-beharrezkoak diren datuak bakarrik jakinaraziko ditugu.
Segurtasun-neurriak
Jaizkibel ikastetxe nagusiak eta ALUMNI COLLEGE programak indarrean dagoen legeriak eskatutako segurtasun-neurri guztiak betetzen dituzte, informazio-sistemak eta datuak babestu ahal izateko, eta, horretarako, dagozkien maila eta kategorietara egokitzen dira.
Kaltetuen eskubideak
Kaltetuek eskubidea dute ALUMNI COLLEGE programari beren datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko, datuok zuzentzea edo suntsitzea eskatzeko, horien tratamendua mugatzeko, tratamenduari uko egiteko eta datuen eramangarritasunerako.
Halaber, eskubidea dute kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko (Datuen Babeserako Agentzia).
Legez edo kontratuz datu pertsonalak jakinaraztea eskatuz gero edo kontratatutako zerbitzuak emateko beharrezkoa bada datu pertsonalak ematea eta, hala ere, kaltetuak edo interesatuak uko egiten badio datuok emateari, ezinezkoa izango da zerbitzua ematea.
Kaltetuen datuen tratatamenduak ez du esan nahi erabaki automatizatuak hartzen direnik edo pertsona horri buruzko profilak egiten direnik.
Zure eskubideak gauzatu ahal izateko eta ALUMNI COLLEGE programarekin harremanetan jartzeko, idatzi bat bidal dezakezu “tratamenduaren arduradunak” atalean adierazitako helbideetako batera, zure identifikazio-dokumentuaren kopiarekin batera (NAN/AIZ/Pasaportea).
Hemen jaso ditzakezu zure eskubideak betetzeko formularioak: www.agpd.es