Alumni College Programako
Gure hezkuntza-proiektua: ALUMNI COLLEGE PROGRAMA:
Donostiako Jaizkibel ikastetxe nagusiak eta Iruñeko Aldaz, Goimendi, Goroabe eta Olabide ikastetxe nagusiek, Alumni-Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan, sortu zuten ALUMNI COLLEGE PROGRAMA. Ikasle egoiliarren ezaugarri akademikoez gain, ikasleen arlo pertsonala eta profesionala lantzen dira programaren bidez, eta, modu horretan, ikasle bakoitzaren hezkuntza globalaren beharrei erantzuten zaie.
Horretarako, ikasle egoiliarrek jarrera aktiboa izan dezaten bultzatzen da programaren bidez, unibertsitate-bizitza sustatzeko eta ikastetxe nagusiaren xedea gizarte osoan zabaltzeko. Irakasle eta ikasleen arteko elkarbizitzaren eta aholkularitza pertsonalizatuaren bitartez bideratzen da hori.
XEDEA
GURE HELBURUA
Iruñeko kanpuseko Aldaz, Goimendi, Goroabe eta Olabidea eta Donostiako Jaizkibel Nafarroako Unibertsitateko ikastetxe nagusiak dira. Unibertsitateko irakasle eta ikasleei elkarbizitza-gune bat eskaintzeaz gainera, ikasle egoiliarren edo ikastetxe nagusira atxikitako ikasleen etengabeko prestakuntza sustatzen dute. Hala, unibertsitateko komunitateaz gainera, gizarteari zerbitzu bat ematea dute xede.
IKUSPEGIA
NOLA LORTU
Unibertsitateko ikasleen prestakuntzari laguntzen diogu, fakultate eta eskoletako prestakuntza akademikotik haratago dauden arlo guztietan. Arreta berezia jartzen dugu ikasle egoiliarretan, eta haiengan jarrera aktiboa sustatzen saiatzen gara, unibertsitate-bizitza bultzatu, eta ikastetxe nagusiaren xedea, ikasle egoiliarren artean ezezik, unibertsitateko ikasleen artean zabal dezaten.
BALIOAK
ZERK INSPIRATZEN GAITU
Profesional ezin hobeak eta pertsona kulturadunak izango diren unibertsitate-ikasleak trebatu nahi ditugu, zerbitzu emateko nahia eta inguratzen dituen gizartearekiko konpromiso koherentea izango dutenak. Espiritu kritikoa, inkonformismo sanoa eta herritartasun–zentzua landu nahi ditugu ikasle egoiliarrengan, gizartea hobetzeko ekimenak martxan jartzera bultza ditzaten.