ENES
Aldapeta 49, 20009, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

Lege-oharra

Erabilera-baldintza orokorrak

Jaizkibel ikastetxe nagusia partaide den Alumni College programak webgune hau jartzen du erabiltzaileen eskura, bere irudia sustatzeko eta marka horretako ikastetxe nagusiei buruzko informazioa emateko.

Erabilera-datu orokor hauen bidez, informazioaren eskuragarritasuna eta Jaizkibel ikastetxe nagusiaren (Alumni College) eta webgunearen erabiltzaileen arteko harreman komertzialak arautzen dira. Hemen adierazitako baldintzekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgune hau eta ez deskargatu eskaintzen diren dokumentuak.

Identifikazio-datuak

  • JAIZKIBEL IKASTETXE NAGUSIA

Aldapeta 49

20009 – Donostia

info@cmjaizkibel.com

Aldatzeko ahalmena

Jaizkibel ikastetxe nagusiak (Alumni College) erabilera-datu orokor hauek alda ditzake edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, aldaketok webgunean argitaratuz, erabiltzaileek horien berri izan dezaten.

Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak

Alumni College da webgunearen titularra, eta jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak URL horri atxikita daude. Eskubide horien bidez, webgunearen diseinu grafikoak, iturri-kodeak, edukiak eta gainerako elementuak babesten dira, Alumni College-n jabetzakoak ez diren eta titularrei dagozkien eskubideak salbuetsita. Webgune honetan jasotako informazioa erabiltzailearen disko gogorrean deskargatu eta gorde ahal izango da, baina guztiz debekatuta dago eduki horiek −osorik edo zati bat− aldatu, banatu, berrerabili edo berbidaltzea izaera publiko edo komertzialeko helburuekin eta Alumni College-n baimen idatzirik gabe. Baldintza hori bete ezean, legez babesturiko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urra daitezke.

Alumni College-k edo dagozkion titularren baimen espresurik eman ezean, ez da ulertuko baimenik ematen denik edo eskubide horiek guztiz edo partzialki ukatu, transmititu edo lagatzen direnik edo eskubide-igurikimenik ematen denik eta, bereziki, eduki horiek aldatu, ustiatu, kopiatu, banatu edo publikoki jakinarazi daitezkeenik.

Pribatutasuna eta izaera pertsonaleko datuen babesa

Izaera pertsonaleko datuen babeserako araudian xedaturikoarekin bat, Alumni College-k erabiltzaileei jakinarazten die webgunean dauden formularioetan jasotako izaera pertsonaleko datuak tratatuko dituela.

Datuen babeserako politika orokorra kontsultatu nahi izanez gero, begiratu hemen: https://cmjaizkibel.com/eu/lege-oharra/datuen-babeserako-politika-orokorra/

Fitxategien bidez, erabiltzaileek eskatutako zerbitzuei eta kontsultei buruzko informazioa lortzen da eta bezeroen eremu mugaturako sarbidea baimentzen da.

Alumni College-k edo dagozkion titularren baimen espresurik eman ezean, ez da ulertuko baimenik ematen denik edo eskubide horiek guztiz edo partzialki ukatu, transmititu edo lagatzen direnik edo eskubide-igurikimenik ematen denik eta, bereziki, eduki horiek aldatu, ustiatu, kopiatu, banatu edo publikoki jakinarazi daitezkeenik.

Erantzukizun-muga

Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du bere gain hartzen dituela webgunearen erabilerak eta han eskainitako zerbitzuek eragindako arriskuak eta erantzukizunak.

Alumni College programak, haren banatzaileek, kolaboratzaileek edo webgunean adierazitako hirugarrenek ez dute erantzukizunik izango webgune honek, webgune honekin lotutako beste batek edo webgune horietan jasotako material eta informazioak erabiltzeak edo erabiltzeko ezintasunak sortutako kalteengatik.

Alumni College-k ez du kontrolatzen, oro har, erabiltzaileek webgune honekin egiten duten erabilera. Bereziki, Alumni College-k ez du bermatzen, inolaz ere, erabiltzaileek legearen, hemen adierazitako erabilera-baldintza orokorren, moralaren, oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren arabera erabiliko dutenik, ez eta arduraz eta zentzuz erabiliko dutenik ere.