ENES
Aldapeta 49, 20009, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

Alumni College Programako

Alumni College Programako

Gure hezkuntza-proiektua: ALUMNI COLLEGE PROGRAMA:

Donostiako Jaizkibel ikastetxe nagusiak eta Iruñeko Aldaz, Goimendi, Goroabe eta Olabide ikastetxe nagusiek, Alumni-Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan, sortu zuten ALUMNI COLLEGE PROGRAMA. Ikasle egoiliarren ezaugarri akademikoez gain, ikasleen arlo pertsonala eta profesionala lantzen dira programaren bidez, eta, modu horretan, ikasle bakoitzaren hezkuntza globalaren beharrei erantzuten zaie.

Horretarako, ikasle egoiliarrek jarrera aktiboa izan dezaten bultzatzen da programaren bidez, unibertsitate-bizitza sustatzeko eta ikastetxe nagusiaren xedea gizarte osoan zabaltzeko. Irakasle eta ikasleen arteko elkarbizitzaren eta aholkularitza pertsonalizatuaren bitartez bideratzen da hori.

XEDEA

GURE HELBURUA

Iruñeko kanpuseko Aldaz, Goimendi, Goroabe eta Olabidea eta Donostiako Jaizkibel Nafarroako Unibertsitateko ikastetxe nagusiak dira. Unibertsitateko irakasle eta ikasleei elkarbizitza-gune bat eskaintzeaz gainera, ikasle egoiliarren edo ikastetxe nagusira atxikitako ikasleen etengabeko prestakuntza sustatzen dute. Hala, unibertsitateko komunitateaz gainera, gizarteari zerbitzu bat ematea dute xede.

IKUSPEGIA

NOLA LORTU

Unibertsitateko ikasleen prestakuntzari laguntzen diogu, fakultate eta eskoletako prestakuntza akademikotik haratago dauden arlo guztietan. Arreta berezia jartzen dugu ikasle egoiliarretan, eta haiengan jarrera aktiboa sustatzen saiatzen gara, unibertsitate-bizitza bultzatu, eta ikastetxe nagusiaren xedea, ikasle egoiliarren artean ezezik, unibertsitateko ikasleen artean zabal dezaten.

BALIOAK

ZERK INSPIRATZEN GAITU

Profesional ezin hobeak eta pertsona kulturadunak izango diren unibertsitate-ikasleak trebatu nahi ditugu, zerbitzu emateko nahia eta inguratzen dituen gizartearekiko konpromiso koherentea izango dutenak. Espiritu kritikoa, inkonformismo sanoa eta herritartasunzentzua landu nahi ditugu ikasle egoiliarrengan, gizartea hobetzeko ekimenak martxan jartzera bultza ditzaten.

GURE BALIOAK

LANA ETA IKASKETAK
ZERBITZUA
KOHERENTZIA
HERRITAR KONPROMETITUAK
EKIMENA

¿Quieres conocer más sobre nuestro programa educativo?