ENES
Aldapeta 49, 20009, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

Ikastetxe nagusiaren kudeaketa

Ikastetxe nagusiaren kudeaketa

Ikasle egoiliarrei beren gaitasun eta ahalmenak aurkitzeko eta garatzeko aukera ematen diegu. Horretarako, aukera dute ikastetxe nagusiko jarduerak zuzentzeko, dagozkion helburu fundazionalak kontuan izanik. Aldaz, Goimendi, Goroabe, Jaizkibel eta Olabidea ikastetxe nagusietako ikasle egoiliarrek konpromisoa eta erantzukizuna landu behar dituzte lan hori egin ahal izateko.

Ikasle egoiliarrek osaturiko ikasle-batzordea arduratzen da lan horiez. Batzorde horrek dekanotza bat aukeratzen du, eta dekanotzak batzordetan banatzen ditu ikasleak. Batzorde bakoitzean arlo bat lantzen da: kultura, gizartea, kirola, elkartasuna, komunikazioa… Batzorde horien bidez antolatzen da ikastetxe nagusiko bizitza, eta ikasle egoiliarrek ikastetxeko trebakuntza-jardueretan aktiboki parte har dezaten bultzatzen da.