ENES
Aldapeta 49, 20007, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

MISIOA, IKUSPENA ETA BALIOAK

Jaizkibel Ikastetxe Nagusian, irakasleen eta ikasleen arteko bizikidetzaren bitartez, ikasle egoiliarren eta atxikien etengabeko prestakuntza sustatzen dugu, prestakuntza hori unibertsitate-komunitaterantz eta gizarterantz bideratuz. Herritar arduratsuak prestatu nahi ditugu, bidezkoagoa den etorkizuna eraikitzeko ilusioa duten gazteak.

Zer lortu nahi dugu:

Jaizkibel Ikastetxe Nagusian, irakasleen eta ikasleen arteko bizikidetzaren bitartez, ikasle egoiliarren eta atxikien etengabeko prestakuntza sustatzen dugu, prestakuntza hori unibertsitate-komunitaterantz eta gizarterantz bideratuz. Herritar arduratsuak prestatu nahi ditugu, bidezkoagoa den etorkizuna eraikitzeko ilusioa duten gazteak.

Nola lortzen dugu:

Jaizkibel Ikastetxe Nagusian, fakultate eta eskolen esparruetatik kanpoko beste alderdi guztietan ere eman nahi diegu ikasleei prestakuntza. Jarrera aktiboa pizten lagundu nahi diegu, unibertsitate-bizitza bultza dezaten eta Ikastetxe Nagusiaren misioa gizarte guztian zabal dezaten.

Zerk bultzatzen gaitu:

Gure ikasleek gizartearekiko konpromiso koherentea hartzea nahi genuke. Jarrera kritikoa izatea nahi dugu, eskuzabaltasunez joka dezaten, egoerak hobetzeko gogoa izan dezaten, eta gizartearengandik jaso dutena gizarteari itzultzeko sena berengana dezaten. Gizartea hobetzeko ekimenak abian jarriz.

  • LANA
    Lanerako ilusioa, ganora, bikaintasuna.
  • ZERBITZUA
    Konpromisoa, elkartasuna, erantzukizuna, zerbitzu-grina.
  • EKIMENA
    Ahalegina, proaktibotasuna, sormena.
  • HERRITARRAK
    Jarrera kritikoa, inkonformismoa, eskuzabaltasuna.
  • KOHERENTZIA
    Osotasun pertsonala.
  • KIROLA
    Adiskidetasuna, norbere burua gainditzea, dibertsioa.

OHIKO GALDERAK
1

Nori zuzentzen gatzaizkio?

2
Zergatik?
3
Zer eskaintzen dugu?
4
Zein da gure xedea?
5
Gomendatutako denbora?

Ikasle egoiliar edo ikasle atxiki gisa programarekin bat egin nahi duten ikasle guztiek har dezakete parte gure hezkuntza-proiektuan. Klaustro akademikoko irakasleentzat ere, egoiliarrak izan ala ez, onuragarria da proiektua, unibertsitate-bizitzarako bikaina dela ikusten dutelako. Ikasleekin gertuko harremana izanez, aberastu eta sustatu egiten dute hezkuntza-eredua. Herritar askok parte har dezakete Ikastetxe Nagusien inguruan sortzen den bizitza kultural, sozial eta intelektualean.

Unibertsitate-urteak bete-betean bizitzeko modua delako. Hainbat alorretako ikasleekin batera bizitzean, ezagutza intelektuala partekatzeko eta ekimen pertsonala garatzeko aukera izatean, giro paregabea sortzen da ikasleek euren bidean aurrera egiteko.

Gure unibertsitate-erakundearen ezaugarri nagusia ikasleen ekimena da. Hortxe oinarritzen da Ikastetxe Nagusiaren bizitza kultural guztia. Ikasleen esku dago, erabat, zinema-solasaldiak, musika-kontzertuak, hitzaldiak, antzezlanak, kirol-ekintzak, ospakizunak, eta abar antolatzea. Ikastetxe Nagusian, ikasleak eta irakasleak elkarrekin bizi dira: elkarbizitza aberasgarri hori da, hain zuzen ere, prestakuntza-lanaren ardatz eta baliabide nagusia.

Unibertsitate-ikasleak prestatzea, gizartea hobetzearen aldeko konpromisoa hartzeko gai izan daitezen, eta urte hauetan guztietan ikasitakoa gizartearen zerbitzura jar dezaten.

Prestakuntza-prozesua mailaz mailakoa da: lehenengo ikasturtetik hasten dira ikasleak erantzukizunak beren gain hartzen eta ohitura onak hartzen, nortasuna lantzen, eta ikuspegi kritikoa eraikitzailea lantzen. Ikaslea Ikastetxeko Kontseiluan sartzen denean burutzen da ibilbide hori –normalean, azken bi urteetan–; une horretan, prestakuntza-prozesuaren gobernuaren arduradun izatera igaroko da.