ENES
Aldapeta 49, 20007, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

Dónde estamos EUS

ERAIKINA

Eraikina XX. mendearen hasierakoa da, eta eklektizismoa nagusi izan zuen garai hartako historizismo erregionalistaren ildo estilistikoa jarraitzen du. Ikusgarria da, benetan; bai kanpoaldeko itxuraren dotoretasunagatik, bai barnealdeko espazioaren kalitateagatik. Berdinik ez dago inguruotan. Ikusgarria da inguruko paisaian nola nabarmentzen den; Kontxako badiatik behatzean, hiriaren arkitekturan garbi bereizten den silueta du etxeak. Hasiera-hasieran, familia baten jauregia zen. Itxura dotorekoa da, eta adierazgarria. Diseinu koherente eta landua du, anbizio handiko xehetasun zainduekin.

Lengoaia konplexukoa da, baina barrokismorik gabea. Arreta handia jarri zen horma-atalen, erremateen, trantsizioen eta zulaketen konposizioan eta akaberan, gustu ona eta sentsibilitatea erakutsiz: moldurazioak eta apaingarriak bereziki oparoak dira. Barneko diseinuan aipagarria da atariko espazio baliotsu eta harrigarriaren protagonismoa, nahiko zabala eta bi altuerakoa. Ataria eraikinaren erdiko zatia hustearen ondorioa da, garrantzi erlatibo handia duena, eta goiko partean argitasun neurtu baina eraginkorra duen beirate horizontal handi batekin akabatua dago. Goiko solairuak perimetro osoan biltzen du

espazio hori, oso ikus-efektu atsegina eta funtzionaltasun aproposa duen balkoi jarraituari esker. Sarrera nagusia erdiko espazio honen ardatz perpendikularrean dago, eta horren aurrean marmolezko harmailadi dotorea dago, bi solairuak lotuz eta konposizioaren ardatzaren atzealdea osatuz.

Lursaila eraikinaren mugekin bat dator nagusiki, iparraldeko aldean izan ezik, bertan baitago eraikinera iristeko bidea, etxaurrearekiko paraleloan igoz; haratago, lur-eremua Aldapetarantz erortzen da hondartzarantz doan malda nabarmenarekin, zuhaitzez betetako bidea eta zatika nahiko korapilatsua.

KOKAPENA

DONOSTI