ENES
Aldapeta 49, 20007, Donostia - San Sebastián
+34 943 476 000

Dohaintzak egiteko baldintzak

Ondorengo dohaintza-laguntza burutzeko baldintzek (aurrerantzean, DOHB – dohaintza-baldintzak), http://www.cmjaizkibel.com domeinuko (aurrerantzean, webgunea) lege-oharraren eta pribatutasun-politikaren baldintzekin batera, barne dute web orrian eskainitako dohaintza-laguntza burutzeko beharrezko informazio guztia, bai eta Olabidea Ikastetxe Nagusiaren (helbidea: Unibertsitate kalea zk.g. Unibertsitate Campusa (Nafarroako Unibertsitatea) 31007 Iruñea, Nafarroa; IFK: G31494990; Interneteko domeinua: http://www.cmjaizkibel.com eta helbide elektronikoa: info@cmolabidea.com), DOHB hauen emailea, eta sozietate horrek web orriaren bitartez eskainitako dohaintza-laguntza burutu nahi duten erabiltzaileen (aurrerantzean dohaintza-emaileak) artean ezarritako harremanetatik eratorritako gainerako eskubide eta betebeharrak.

Web orri honen bitartez burututako eragiketak Olabidea Ikastetxe Nagusia sozietatearekin eta dohaintza-laguntza burutu duen dohaintza-emailearen artean burutu direla ulertuko da eta, ondorio guztietarako, izen soziala, helbide soziala eta IFK web orri honen titularrari dagozkionak izango dira.

Olabidea Ikastetxe Nagusiak momentu jakin batean baldintza hauek baliatuko ez balitu, horrek ez du esan nahiko baldintza horiek etorkizunean edo iraganean erabiltzeari uko egin dionik.

Olabidea Ikastetxe Nagusiak DOHB hauek aldatzeko eskubidea izango du, helburu horretarako web orrian bertan iragarriz burututako aldaketak.

1. Xedea

DOHB hauek  Olabidea Ikastetxe Nagusiaren web orriaren bitartez burututako dohaintza-laguntzen prozesua arautzen dute, aurrez dagokion formularioa bete duten dohaintza-emaileek beren borondatez burutu nahi dutena, Olabidea Ikastetxe Nagusiaren eta dohaintza-emaileen artean harremana ezartzeko beharrezko datuak eman ondoren eta beren erabateko onarpena eta adostasuna eman ondoren, inolako baldintzarik gabe, Olabidea Ikastetxe Nagusiak argitaratutako DOHB bakoitzari dagokionez, erabiltzailea aipatutako web orrira dohaintza-laguntza burutzeko sartu denean argitaratutakoaren arabera.

Dohaintza-emaileak DOHBak beren osotasunean irakurri beharko ditu Olabidea Ikastetxe Nagusiari web orri honen bitartez dohaintza-laguntza eman nahi dion bakoitzean.

DOHBak web orriaren bitartez burututako dohaintza guztiei aplikatuko zaizkie, dohaintza-laguntza bakoitza burutzeko momentuan indarrean zeudenak kontuan hartuta.

2. Dohaintzaren-laguntzaren gaitasuna

Olabidea Ikastetxe Nagusiari zuzendutako eta web orriaren bidez burututako dohaintzak dohaintzak egiteko legezko gaitasuna duten adin nagusiko pertsona fisikoei edo juridikoei soilik zuzenduak dira, Espainian indarrean dauden arau juridiko aplikagarrietan xedatutakoaren arabera.

3. Dohaintza-emailearen kontzeptua eta erregistroa

Dohaintza-emailetzat ulertuko da web orrian sartu, eskatutako derrigorrezko datuak eman eta web orriko argibideei jarraituz dohaintza-laguntza ematen duen pertsona, betiere aldez aurretik DOHB hauei, web orriko erabilera- eta nabigazio-baldintzei eta lege-oharreko estekan dagoen informazioari bere onarpen eta adostasun osoa eman badie dohaintza-laguntzaren baieztapenaren bidez, “DOHAINTZA EGIN” botoia sakatuz. Olabidea Ikastetxe Nagusiak dohaintza-laguntza indargabe uzteko eskubidea izango du Olabidea Ikastetxe Nagusiak usteko balu dohaintza-emaileak emandako informazioa faltsua edo ez erabat egiazkoa dela.

4. Ezarritako baldintzak onartzea

Erabiltzaileak edozein momentutan kontsultatu ahalko ditu web orria erabiltzeko argibideak (lege-oharra), bai eta DOHB hauen erabilera- eta onarpen baldintzak.

Web orrian zehar nabigatze hutsagatik eta/edo edozein dohaintza/laguntza emate hutsagatik, dohaintza-emaileak onartu egiten ditu, inolako baldintzarik gabe, nabigazio-argibideak eta, bereziki, web orriaren erabilera eta nabigaziorako baldintza orokor guztiak (LEGE OHARRERA esteka), DOHB hauek eta, kasuaren arabera, dohaintza bakoitzari aplikagarriak zaizkion baldintza bereziak. Desadostasun kasuan, erabiltzailea web orritik atera beharko da web-arakatzailea itxiz.

Eskaeraren datuak sartzerakoan erabiltzaileak akatsen bat egingo balu, Olabidea Ikastetxe Nagusiari jakinarazi beharko dio web orriaren harremanetarako atalean ageri diren 948 177 606 telefonoan edo info@cmolabidea helbide elektronikoan.

Dohaintza-emaileak bere ardurapean adierazten du adinez nagusia dela, DOHB hauek guztiak eta Olabidea Ikastetxe Nagusiak eskainitako dohaintzei dagozkien gainerako baldintza bereziak irakurri dituela, eta baita aipatutako web orrian zehar mugitzeko eta nabigatzeko argibide eta jarraibide guztiak ere, web orriko pantaila bakoitzean ageri direnak, aurreko guztiak erabat onartuz.

5. Dohaintza-laguntza ematea

Dohaintza-laguntza http://www.cmjaizkibel.com/Colabora url helbidearen bitartez eman daiteke, dohaintza egiteko beharrezkoak diren eskatutako datu guztiak adieraziz. Halaber, honako kontuetara egindako banku-transferentziaren bitartez ere burutu daitezke:

  • Banco Popular – ES84 0075 4610 1006 0164 1661

6. Dohaintza-laguntzaren erregistroa

Dohaintza-emailea da dohaintza-laguntzaren aginduan emandako informazioaren erantzule bakarra. Olabidea Ikastetxe Nagusiak ez du bere gain erantzukizunik hartuko dohaintzak burutu ezin izatekotan agindu horretan emandako datuetan edo dohaintza-emailearen izen-abizenetan, IFZ/NANan, helbide elektronikoan, ordainketa-moduan, eta abarretan akatsen bat egotearen ondorioz. Edonola ere eta azken kasu honi bereziki dagokionez, dohaintza-emailea izango da halaber dohaintza-laguntzaren eta bere datu pertsonalen erantzulea.

Baieztapen hau burutu ondoren, dohaintza-laguntza irmoa eta behin betikoa izango da eta automatikoki erregistratuko da. Burutako dohaintza-laguntzaren erregistro automatikoak froga gisa balioko du bere izaerari, edukiari eta datari dagokionez. Dohaintza-laguntza baten baieztapen guztiek dakarte DOHB hauen, web orriko baldintza orokorren (lege-oharraren) eta, kasuaren arabera, web orri honentzat aplikagarriak diren baldintza berezi guztien onarpena.

7. Dohaintza-laguntza baieztatzea

Dohaintza-laguntza burutu eta ahalik eta lasterren, Olabidea Ikastetxe Nagusiak dohaintza-emaileari jakinaraziko dio posta elektronikoz, formularioan adierazitako helbide elektronikora, burututako dohaintza-laguntzaren onarpena.

Halaber Olabidea Ikastetxe Nagusiak dohaintza-emaile baten edozein dohaintza-laguntza ez onartzeko eskubidea izango du, harekin gatazkaren bat izatekotan, gatazkaren jatorria edozein dela ere.

Dohaintza-emaileak dohaintza-laguntzaren froga eskatu ahalko du web orriaren bidez eta Olabidea Ikastetxe Nagusiak froga hori bidaliko dio, besterik adierazi ezean, dohaintza-emaileak formularioan adierazitako helbide elektronikora.

8. Froga

Olabidea Ikastetxe Nagusiak dohaintza edo laguntzari emandako onarpena, bai eta burututako eragiketarekin lotutako beste edozein informazio, Olabidea Ikastetxe Nagusiak gorde eta artxibatuko ditu, eta froga gisa erabili ahalko dira, dohaintza-emailearekin auziren bat izatekotan. Alderdien artean liskarrik sortuz gero, froga gisa erabili ahalko dira. Olabidea Ikastetxe Nagusiak  legez ezarritako epean zehar gordeko ditu frogabide horiek.

9. Estaldura geografikoa

Muga geografikorik ez dago dohaintzak egiteko. Munduko edozein tokitik egin ditzakezue dohaintzak edo laguntzak.

10. Dohaintza edo laguntza emateko ordutegia

Dohaintza-emaileak urteko 365 egunetan eta egunaren 24 orduetan egin dezake dohaintza, Internetera sarbidea duen eta adierazitako baldintza teknikoak betetzen dituen edozein ordenagailuren bidez.

11. Atzera egitea

DOHAINTZAK ITZULTZEKO BALDINTZAK

Olabidea Ikastetxe Nagusiak bere esku dagoen guztia egiten du webgunean jasotako informazioa egiazkoa eta akats tipografikorik gabea izateko. Inoiz edo behin halako akatsik gertatzen bada, Olabidea Ikastetxe Nagusiak halako asmoa izan gabe noski, berehala zuzenduko dugu akatsa.

12. Dohaintza-laguntzaren zenbatekoa

Dohaintza-emaileak nahi duen zenbatekoa eman dezake. Prozesuan zehar adieraziko du zehazki zenbat diru eman nahi duen.

13.  Dohaintza edo laguntza zorduntzeko moduak

Ordainketa-pasarela seguruaren (TPV-PayPal) bidez ordaintzekotan, zuzenean zordunduko dugu dohaintza-emaileak adierazitako zenbatekoa. Banku-transferentzia bidez ordaintzekotan, dohaintza-emaileak berak egin beharko du transferentzia.

14. Informazioa eta argibideak

Zalantzak argitzeko, galderak egiteko eta informazio osagarria eskuratzeko, jar zaitez gurekin harremanetan:

Telefonoz/faxez: 948 177 606.

Posta elektronikoz: info@cmolabidea.com eta info@cmjaizkibel.com

Gure bulegoetara zuzenduz: Unibertsitate kalea zk.g., Unibertsitate Campusa (Nafarroako Unibertsitatea) 31007 Iruñea (Nafarroa).